Belauntzako San Joan jaiak 2026

Hamaiketakoa itzalpean

Ataria 2026ko ekainaren 24a

Hamaiketakoa egin dute mezaren ostean. Arratsaldean, pilota, bertsolariak, barrikotea eta musika izango dute.

Egun handia dela gaurkoa herrian iragarri du goizean dianak. Eguerdian meza nagusia izan dute, eta ondoren, mokadutxoa hartzeko elkartu dira herritarrak. Itzalean egin dute, ostatuan, eta ederki egon dira kontu kontari. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera herriko gazteen pilota apartidak izango dituzte, eta ondoren, bertsolariak. Hain justu, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Xabat Illarregi ariko dira 19:00etatik aurrera. Barrikotea izango dute bertso saioaren ostean, eta gaua alaitzeko, 21:00etan, Andoni Ollokiegi.

San Joan jaiek bihar eta etzi jarraituko dute Belauntzan, hainbat ekitaldirekin:

 

  • Osteguna, ekainak 25
    • 12:00-14:00. Umeentzako puzgarriak.
    • 14:00. Herriko gaztetxoen bazkaria.
    • 16:00-18:00. Umeentzako puzgarriak.
    • 18:00. Apar festa.
    • 19:30. Saiheski jatea.
    • 19:30. Joselu Anaiak.
  • Ostirala, ekainak 26
    • 22:30. Herritarren arteko mus txapelketa, Martintxo kirol eta kultur elkartean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!