Belauntzako GI-3211 errepidea itxi egingo dute

Ataria 2026ko otsailaren 14a

Belauntzako GI-3211 errepidea itxi egingo dute datorren astelehenetik —otsailak 16— ostegunera bitarte —, drainatzea hobetzeko lanak egiteko.

GI-3211 errepidearen drainatzea hobetzeko artapen lanak egin behar dituztenez, galtzada erabat itxiko dute bi noranzkoetan, eta zirkulazioari dagokion zatia erabat itxiko dute. Obrak egiteko aurreikusitako epea hiru egunekoa da, eta, beraz, errepidea trafikorako itxita egongo da otsailaren 16, 17 eta 18an —astelehen, astearte eta asteazkena— 08:00etatik 18:00etara. Errepidea moztuta dagoen bitartean, trafikoa GI-3212 errepidetik desbideratuko dute, Leaburutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!