Batetik, kanperizazio tailerra egingo dute, Eskape taldearen laguntzaz. Arotz profesional batek emandako kanperizazio formakuntza basikoa landuko da, eta bertan parte hartzen dutenek euren altzariak eraikitzeko aukera izango dute. Tailerraren bukaeran, gainera, informazio txostena banatuko da ikasitako guztiarekin. Ez da materialik eman beharko.
Astez asteko jarraipena egingo da eta saioak hiru larunbat goizetan izango dira; apirilak 18 eta 25 eta maiatzaren 2an. Ordua oraindik zehaztu gabe dago. Bertarako joateko interesa dutenek 943 67 43 66 zenbakiaren bitartez eman ahalko dute izena.
Josteko tailerra
Bestetik, josteko tailerra egingo dute, Eskuekin jardun izenburupean. Emakumeei bideraturiko tailerra izango da hau, eta bertan, oihalekin egindako artelan handi bat osatuko du parte hartzaile bakoitzak.
Bi orduko bost saio izango dira guztira, eta Belauntzako kultur etxean egingo dituzte. Saioak otsailaren 6, 13, 20 eta 27an eta martxoaren 6an izango dira, 17:30etatik 19:30era. Izen emateko interesa dutenek otsailaren 2a baino lehen, udaletxean bertan edo 943 67 43 66 zenbakira deituta.
Belauntzakoak ez diren gainontzeko herritarrek ere bi tailerretan izena emateko aukera izango dute.