Asteazkena izango da Belauntzako argazki lehiaketan izena emateko azken eguna

Ataria 2025eko abenduaren 1a

Kategoria bakoitzean sari bana banatuko da, eta sari banaketa ekitaldia abenduaren 24an izango da, Gabon Eskearen ondoren.

Belauntzako Udalak hirugarrenez antolatu du argazki lehiaketa, eta gazteek –14 urtetik beherakoak– zein helduek –14 urtetik gorakoek– parte hartu ahalko dute. Aurtengo gaia eskulanak dira, eta horien argazkiak Belauntzako mugetan atera beharko dira. Argazkiak horizontalak eta kalitate onekoak behar dute izan.

Parte hartzeko interesa dutenek asteazkena arte izango dute horretarako aukera, eta parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki bidali ahalko ditu, udala@belauntza.eus helbide elektronikora. Argazkiaren titulua eta egilearen izen-abizenak zehaztu beharko dira emailean. Argazkiak datorren urteko egutegian erabiliko dira, baina irabazleak ere izango dira tartean. Kategoria bakoitzean sari bana banatuko da, eta sari banaketa ekitaldia abenduaren 24an izango da, Gabon Eskearen ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!