Elizalde pilotalekuan izan da zer ikusi

Leyre Carrasco 2025eko urriaren 26a

Eguraldi txarra dela eta, Elizondo pilotalekuan jarri dituzte artisau eta nekazarien postuak goizean; abereen erakustaldia bertan behera geratu da.

Azoka eguna izan dute Belauntzan, eta eguraldi txarra egin arren, jendetza izan da bertan. Elizalde pilotalekuan jarri dituzte postuak, eta baserriko produktuak nahiz artisau lan desberdinak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izan da. Azokarekin batera, ohi moduan, herriko abereen erakustaldia egitea aurreikusten zuten udaletxe ondoko plazan, baina eguraldi txarra dela eta, bertan behera geratu da. Pilotalekuan, gainera, gaztetxoentzako zirku tailerra egin dute.

Eguerdian, herri bazkaria egin dute Ostatuan, eta 16:30etatik aurrera Iñigo Perurena abeslariaren musika emanaldia izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!