Igandean artisau azoka egingo dute Belauntzan

Ataria 2025eko urriaren 22a

Herrigunean zehar jarriko dituzte postuak, eta horrez gainera, abere erakusketa, zirku tailerra, bazkaria eta musika emanaldia ere izango dira.

Belauntzako Udalak artisau azoka antolatu du iganderako. Herrigunean zehar jarriko dituzte postuak, 10:00etatik 14:00etara, eta ohi bezala, abereak ere izango dira udaletxearen ondoko parkean. Mokadu bat hartzeko aukera ere izango da bertan.

Horrez gainera, beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera ere izango da. Goizean, esaterako, haur eta gaztetxoentzako zirku tailerrak izango dira, 11:30etik 13:30era, pilotalekuan. Horren ostean, herri bazkaria egingo dute ostatuan, 14:30etik aurrera. Jon Urionaguena bizkaitar sukaldariak ireki berri du espazioa. Bazkarira joateko interesa dutenek aurretik erosi beharko dute tiketa, eta dagoeneko salgai daude ostatuan bertan. Bazkariaren ostean, Iñigo Perurena abeslariaren musika emanaldia izango da.

Ostiralean, mus partidak

Aste honetarako, gainera, frontenis eta mus txapelketak antolatu dituzte. Frontenis txapelketa abian da dagoeneko, eta ostiralean jokatuko dituzte finalak. Horren ostean, mus txapelketa jokatuko dute. Izen-ematea zabalik da eta Belauntzako Ostatuan bertan edo Eginbat.com webgunean izango da horretarako aukera.​​​​​​​ Egunean bertan ere eman daiteke izena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!