Barriga Juniors eta Urdiña Rottzi, Belauntza Cupeko finalean

Ataria 2025eko uztailaren 26a

Gaur arratsaldean jokatu dituzte Belauntza Cup txapelketako finalerdiak. Lehiaketako azken jardunaldia bihar izango da, eta finala 19:00etan izango bada ere, aurretik hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida jokatuko dute 17:30ean.

Bihar arratsaldean jokatuko dute Belauntza Cup txapelketako finala. Jardunaldia 17:30ean hasiko da eta lehenik hirugarren eta laugarren postuagatik lehiatuko dira Amaiurren G. eta Akerrak taldeak. Geroago jokatuko dute, berriz, norgehiagokako irabazlea ebazteko partida, eta aurrez aurre izango dira Barriga Juniors eta Urdiña Rottzi taldeak.

Finalerdiak jokoan
Finalerdiak gaur arratsaldean izan dira jokoan, eta Barriga Juniors taldeak 5-3 hartu du mendean Amaiurren G. —atsedenaldira 0-3 joan badira ere, Amaiurren G. taldearen alde—.

Bigarren partidan, berriz, nor baino nor gehiago aritu dira Urdiña Rottzi eta Akerrak. Markagailua Akerrek (0-1) urratu badute ere, atsedenaldira gol bateko errentarekin iritsi dira Urdiña Rottzikoak (2-1). Indarrak parekatuta izan dituzte bigarren zatian ere, eta azkenean Urdiña Rottzi taldea gailendu da 4-3 goleko markagailuarekin.

Hori horrela, eta lehen aipatu bezala, Belauntza Cupeko finalean aurrez aurre izango dira, bihar 19:00ak aldera, Barriga Juniors eta Urdiña Rottzi taldeak.


Barriga Juniors, finalera sailkatu den lehen taldea. A. ARROYO


Urdiña Rottzi, finalera sailkatu den bigarren taldea. A. ARROYO

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!