Zortzi talde onenek joguman dute Oktoberfesterako bidaia

Endika Apalategi Labayen 2025eko uztailaren 25a

21 taldek eman zuten izena Belauntza Cup futbol txapelketako lehen edizioan. Gaur, laugarren eta azken jardunaldia jokatu da, eta final-laurdenak jokatuko dituzten zortzi taldeak erabakita geratu dira.

Firulais, Barriga Juniors, Mynabo de Kiev, Earki Gatxik, Urdina Rottzi, Amaiurren Gudariak, Akerrak eta Vodka Juniors taldeen artean erabakiko da nor den Belauntza Cup futbol txapelketako lehen garailea, eta era berean, Oktoberfestera bidaiatuko duena. Bihar, 10:00tan hasita, jokatuko dira final-laurdenetako partidak. Finalerdietako partidak, berriz, arratsaldean jokatuko dira, 18:00tik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!