Final-laurdenetarako lehen sailkatuak zehaztu dira Belauntza Cup-en

Endika Apalategi Labayen 2025eko uztailaren 24a

Futbol txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatzen ari dira, eta dagoeneko talde batzuek final-laurdenetarako txartela eskuratu dute. Bihar jokatuko da laugarren eta azken jardunaldi erabakigarria, final-laurdenetako kanporaketak hasi aurretik. 

 

Uztailak 25, ostirala

  • 16:00. Urdina Rottzi-K.G Donosti
  • 17:00. Akerrak-Muturluzeak
  • 19:00. Final-laurdenak
  • 20:00. Final-laurdenak

Talde bat kanporatua eta jokalari bat zaurituta

Atzoko jardunaldia, gorabeheraz beterikoa izan zen Belauntzan. Alde batetik, Tolosa City taldea txapelketatik kanporatua izan zen, antolakuntzaren esanetan, txapelketako materiala «lapurtzen harrapatuak» izan zirelako. «Belauntza Cup-etik helarazi nahi dugu honelako jokaerak ez direla onartuko izango», gaineratu dute.

Bestetik, jokalari bat hiru metro inguruko hormatik jausi zela iragarri du antolakuntzak, baina bere egoera «ez omen da larria eta dagoeneko etxean omen dago osatzen». Antolatzaileen esanetan, gertatutakoaren aurrean erantzukizuna onartu dute: «Gure ardura onartzen dugu, eta bermatzen dugu horrelakorik berrio ez gertatzeko neurri guztiak hartuko ditugula».

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!