21 taldek hartuko dute parte Belauntza Cup futbol txapelketan

Ataria 2025eko uztailaren 17a

Lehen hiru sailkatuek jasoko dituzten oroigarriak. Iturria: Belauntza Cup

Belauntza Cup futbol txapelketa jokatuko da uztailaren 22tik 27ra, eta ikusmin handia sortu du. 21 taldek eman dute izena eta talde irabazleak Oktoberfestera bidaia eta egonaldia jasoko ditu.

21 taldek eman dute izena Belauntza Cup futbol txapelketako lehen edizioan. Lehen partidak asteartean, hilak 22, izango dira, eta finalak berriz, uztailaren 27an. Talde bakoitzean 9 jokalari daude eta 20 minutuko partidak jokatuko dituzte. Berdinketa izanez gero, irabazlea penaltietan erabakiko da.

Partidak

Uztailak 22, asteartea

  • 15:00. Firulais-Vodka Juniors
  • 16:00. Arkoa-Corchetes
  • 17:00. Belauntza-K.G Ordizia
  • 18:00. CMO. Dream Team-Amaiurren Gudariak
  • 19:00. Earki Gatxik-Bobbys
  • 20:00. Ferraguinox-Urdina Rottzi

Uztailak 23, asteazkena

  • 15:00. Sani FC-Akerrak
  • 16:00. Firulais-Ziparrako
  • 17:00. Arkoa-Barriga Juniors
  • 18:00. Belauntza-Mynabo de Kiev
  • 19:00. CMO. Dream Team-Piporrok
  • 20:00. Earki Gatxik-Tolosa City

Uztailak 24, osteguna

  • 15:00. Amaiurren Gudariak-Piporrok
  • 16:00. Sani FC-Muturluzeak
  • 17:00. Vodka Juniors-Ziparrako
  • 18:00. Corchetes-Barriga Juniors
  • 19:00. K.G Ordizia-Mynabo de Kiev
  • 20:00. Ferraguinox-K. G-Donosti

Uztailak 25, ostirala

  • 15:00. Bobbys-Tolosa City
  • 16:00. Urdina Rottzi-K.G Donosti
  • 17:00. Akerrak-Muturluzeak
  • 19:00. Final-laurdenak
  • 20:00. Final-laurdenak

Uztailak 26, larunbata

  • 10:00. Final-laurdenak
  • 11:00. Final-laurdenak
  • 19:00. Finalaurrekoak
  • 20:00. Finalaurrekoak

Uztailak 27, igandea
Finalak

  • 17:30. Finalak; hirugarren eta laugarren postuak.
  • 18:30. Finalak; bigarren eta lehen postuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!