Gazte sentitzen direnen eguna ospatuko dute Belauntzan

Ataria 2025eko uztailaren 7a

Larunbatean egingo dute ospakizuna eta egun osoko egitaraua antolatu dute horretarako. Eguerdian, bertso bazkaria egingo dute eta dagoeneko zabalik dago izena emateko aukera.

Belauntzako Martintxo elkartean egingo duten bertso bazkariarekin abiatuko dute larunbateko egitaraua, 14:00etan hasita. Iñigo Gorostarzu eta Xabat Illarregi bertsolariak izango dira bertan, Izer eta Alabierrek alaituta. Dagoeneko zabalik da bertan izena emateko aukera eta asteazkena arte egin ahalko da udaletxean, 30 euroren truke.

Arratsaldean zehar plazako txoznan poteoa egingo dute, 17:30etatik aurrera, Legorretako batukadarekin. Iluntzean, parrillada egingo dute herriko gazteek lau xoxen truke, eta jarraian, Izer eta Alabier dantza saioa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!