Belauntzako San Joan jaiak 2025

San Joan jaietako bola eta toka txapelketan izena emateko aukera zabalik

Ataria 2025eko ekainaren 2a

Belauntzako Udalak zenbait eragileekin elkarlanean, San Joanetako bola eta toka txapelketa antolatu du; ekainaren 20a baino lehen eman beharko da izena.

Belauntzan, ohiturazkoa denez, San Joan jaien barruan bola eta toka txapelketa egingo dituzte. Izena emateko interesa dutenek dagoeneko izango dute horretarako aukera. Ekainaren 20a baino lehen eman ahalko da izena, 17:15etatik 18:30etara, udaletxean. Sariak egongo dira kategoria desberdineko lehenengo hiru postuentzat; herriko gizonak, herriko emakumeak, orokorra gizonak eta orokorra emakumeak. Gaztetxoentzat goxokiak egongo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!