Belauntzako udaleku irekietan izena emateko aukera zabalik

Ataria 2025eko ekainaren 2a

Belauntzako Udalak uztailerako udaleku irekiak antolatu ditu eta horietan izena emateko aukera izango da ekainaren 17a arte.

Ekainaren 30etik uztailaren 30a arte udaleku irekiak egingo dituzte Belauntzan. Astelehenetik ostiralera elkartuko dira 3 eta 12 urte bitarteko haurrak, 10:00etatik 13:00etara. Irteera berezietan ordutegia ezberdina izango dela jakinarazi du udalak eta eguraldi txarrarekin irteerak bertan behera geratuko direla, eguneroko ordutegia mantenduz.

Dagoeneko zabalik da izena emateko aukera. Interesa dutenek ekainaren 17a arte eman ahalko dute izena, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara, Belauntzako udaletxean. Udaleku irekietan parte hartu ahal izateko, umearen osasunari buruzko datuak, argietan ateratzeko baimena eta kontakturako telefonoa ematea ezinbestekoak izango dira. Izen ematea lehenengo aldia bada, Gizarte Segurantzako txartelaren kopia ekarri beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!