Aste Santuko ludoteka zerbitzuan izena ematea zabalik

Ataria 2025eko martxoaren 24a

Aste Santuko zenbait egunetan Belauntzako ludoteka zerbitzua zabalik izango da, eta interesa dutenek apirilak 4a baino lehen eman beharko dute izena.

Belauntzako Udalak ludoteka zerbitzua zabaldu du Aste Santuko zenbait egunetarako; apirilak 14, 15, 16, 22, 23, 24 eta 25an izango da zabalik. 3 eta 12 urte bitarteko haurrek eman ahalko dute izena eta apirilak 4a baino lehen egin beharko dute udaletxean, astelehenetik ostiralera, 8:15etatik 14:45etara.

Izena emate duten haurren gurasoek baimena eta kontakturako telefonoa entregatzea ezinbestekoa izango dute, eta izen ematearekin batera, ludotekako parte hartzaile berriek soilik entregatu beharko dute Gizarte Segurantzako txartela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!