Belauntzako parkea biziberritu nahi dute herritarrek eta horretarako bertako murala margotuko dute. Data aurrerago zehaztuko dute. 8 urtetik gorako herritarrek hartu ahal izango dute parte, baina adin horretatik beherakoek tamaina handiko paperetan margotzeko aukera izango dute, guraso edo begirale baten ardurapean.