Martxan da Belauntzako San Joanetako II. Kartel Lehiaketa

Ataria 2025eko otsailaren 10a

Belauntzako Udalak, bigarrenez, kartel lehiaketa antolatu du; 4 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek izango dute parte hartzeko aukera eta maiatzak 20a baino lehen entregatu beharko dituzte lanak.

Aurtengo edizioko gaia Belauntzako festak izango da, eta horren bueltako diseinatu beharko dira kartelak. Marrazkia kartazal batean entregatu beharko da udaletxean, maiatzak 20a baino lehen. Horrekin batera, izen-abizenak, adina eta telefonoa zeharko beharko dira.

Parte hartzaile bakoitzak marrazki bakarra aurkeztu ahal izango du, eta ondoren epaimahaiak erabakiko du erabakia. Epaileak marrazketan adituak izango dira, eta saria ekainaren 25ean entregatuko da, iluntzean. Irabazlearen marrazkia aurtengo Belauntzako San Joan jaietako kartel ofiziala izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!