Kantu eskean ibiliko dira, San Ageda egunez

Ataria 2025eko urtarrilaren 29a

Santa Ageda eguna ospatuko dute igandean, Belauntzan; kantu eskean ibili ostean, parte hartzaileek mokadua izango dute herriko tabernan.

Otsailaren 4an Santa Ageda eguna izango da. Hala ere, Belauntzan, igandean ospatuko dute. Ohi moduan, herritarrak eliza atarian bilduko dira 15:30etan, eta kantu eskean ibiliko dira herriguneko etxe eta baserrietan zehar. Zorion etxe hontako denoi, Oles-ole lurra esna zaitez edota Dios te salve koplak abestuko dituzte, besteak beste. Kantua eskea amaitu ondoren, parte hartzaileek herriko tabernan mokadua izango dute.

Udalak gonbita zabaldu die herritarrei, eta egun horretarako baserritar jantziak eta makilak ekartzeko gomendatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!