Belauntzako Udalak jubilatu eta pentsiodunen eguna antolatu du. Abenduaren 13an ospatuko dute, eta mezarekin abiatuko dute eguna 12:30etan, San Juan elizan. Ondoren, bazkaria egingo dute herriko tabernan. Bazkarira joateko interesa dutenek abenduaren 10a baino lehen eman beharko dute izena udaletxera bertaratuta, 9:00etatik 14:00etara, edo 943 674 366 telefono zenbakira deituta.