Kalefit kirol saioetan izena emateko epea zabalik da

Ataria 2024ko urriaren 29a

Indarra lantzeko entrenamenduak egingo dituzte Belauntzan, Alden zentroko entrenatzaile pertsonalak gidatuta. Interesa dutenek azaroak 7a baino lehen eman beharko dute izena udaletxean.

Kirolfit izeneko kirol saioak jarriko dituzte martxan Belauntzan. Alden zentroko entrenatzaile pertsonalak gidatuko ditu saioak eta astearteetan egingo dituzte,  17:30etatik 18:30etara, pilotalekuan. Azaroaren 12an emango diote hasiera ikastaroari.

18 urtetik gorako herritarrek eman ahalko dute izena eta interesa dutenek azaroaren 7a baino lehen egin beharko dute udaletxean. Izena ematen dutenek hilean 25 euroko kuota ordaindu beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!