Pilotalekua azoka bihurtu da

Leyre Carrasco 2024ko urriaren 27a

Azoka eguna izan dute Belauntzan; askotariko postuak izan dira pilotalekuaren bueltan eta herriko abereen erakustaldia ere egin dute.

Urteroko moduan, Belauntzako Udalak azoka antolatu du. Denetariko postuak izan dira pilotalekuaren bueltan; baserriko produktuak nahiz artisau lan desberdinak. Gainera, zuzeneko musika ere izan da. Azokarekin batera, herriko abereen erakustaldia egin dute, eta argazki lehiaketako sariak ere banatu dituzte. Eguerdian, herri bazkaria egin dute Ostatuan, eta 16:30etatik aurrera Izer eta Alabier izango dira Belauntza girotzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!