Altzariak zaharberritzeko eta birtapizatzeko ikastaroa egingo dute Belauntzan

Ataria 2024ko irailaren 23a

Urritik maiatzera bitarte izango dira saioak kultur etxean, Virginia Peralesek gidatuta. Udaletxean eman beharko da izena.

Altzariak zaharberritzeko eta birtapizatzeko ikastaroa antolatu du Belauntzako Udalak. Urritik maiatzera bitarte izango dira saioak kultur etxean, eta Virginia Peralesek gidatuko ditu saioak. Astelehenetan 10:00etatik 12:00etara edo larunbatetan 10:00etatik 12:00etara izango dira. Bi egun hauen artean aukeratu beharko da eta ikasle gehien apuntatzen den eguna aterako da aurrera. Kurtsoa aurrera ateratzeko 4 ikasleko taldeak osatu beharko dira. Hilabeteak 50 euroko kostua izango du eta irakasleari ordaindu beharko zaio zuzenean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!