Topografikoki jasotako muga eta mugarrien planoak herritarren eskura

Ataria 2024ko irailaren 2a

Geograma enpresak Belauntzako 1. poligonoko landa lurren mugak topografikoki jaso ditu eta horiekin liburuxka bat osatu. Liburuxka horiek kultur etxean jaso ahal izango dira.

Geograma enpresak, jabeekin lankidetzan, topografikoki jaso ditu herriko muga eta mugarrien plano eta koordenatuak. Horiekin liburuxka bat osatu du eta udalak herritarren eskura jarri ditu; irailaren 12an jaso ahal izango dira kultur etxean 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Jasotako dokumentazioarekin desadostasunetik egonez gero, erreklamazioa 30 eguneko epean egin ahal dela gaineratu du udalak eta horretarako udaletxera jo behar dela. Horiek horrela, 2024ko urriaren 11tik aurrera aurkeztutako erreklamazioak ez direla aztertuko esan du udalak. Liburuxka formatu digitalean jaso nahi dutenek deslindes@geograma.com helbidera idatzi behar dute. Udalak eskerrak eman dizkie herritarrei emandako laguntzarengatik .

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!