Gerriak mugitu dituzte Belauntzan

Leyre Carrasco 2024ko uztailaren 14a

Belaundantza Jaialdia ari dira ospatzen Belauntzan eta iluntzera arte hainbat dantza estilo ikasteko aukera izango dituzte bertara hurbiltzen direnak.

Dantzari ugari elkartu da gaur Belauntzan. Izan ere, Belaundantza Jaialdia ospatzen ari dira. Horretarako, herriko gune ezberdinetan banatu dira. Esaterako, goizean, pilotalekuan bachatan aritu dira eta elizako aterpean, berriz, saltsan. Giro ederra izan dute eta belauntzarrak ez ezik, inguruko herritar ugari ere izan da bertan.

Festak arratsaldean ere jarraipena izango du eta 22:00ak arte izango da dantzan aritzeko aukera. Horrez gain, tailerrak, jokoak eta animazioak ere izango dira aukeran, gazte zein helduentzat.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!