Belauntzako Gazte Festak ospatuko dituzte asteburuan

Ataria 2024ko uztailaren 10a

Ekintza ugariz gozatzeko aukera izango da larunbatean, eta igandean, berriz, Belaundantza Jaialdian murgilduko dira.

Poteoan emango diote hasiera festari larunbatean, eta ondoren, 14:00etatik aurrera, gazte sentitzen diren herritarrek bazkaria egingo dute. Arratsaldean pentatloi erakustaldia egingo dute, baita sagardo dastaketa ere. Iluntzean, berriz, Muxutruk taldearen erromeria izango da.

Igandean ere dantza egiteko nahi adina denbora izango dute belauntzarrek, izan ere, Belaundantza Jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute egun guztian zehar. Saltsa, bachata, zumba eta beste hainbat dantza estilo ikasteaz gain, tailerrak, jokoak eta animazioak ere izango dira aukeran, gazte zein helduentzat.

EGITARAUA

Uztailak 13, larunbata

  • 13:00. Poteoa.
  • 14:00. Gazte sentitzen direnen bazkaria.
  • 17:00. Pentatloi erakustaldia: Amalur Arbelaiz, Ane Zapirain, Xabier Zaldua eta Xabat Olaizola. Ondoren, sagardo dastaketa.
  • 22:00-02:00. Muxutruk taldearekin erromeria.

Uztailak 14, igandea

  • 11:00-22:00. Belaundantza Jaialdia: saltsa, bachata, boogaloo-cha eta zumba. Tailerrak, dantza ikastaroak, jokoak, animazioa...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!