Belauntzako jaiak 2024

Goitik behera, ziztu bizian

Leyre Carrasco 2024ko ekainaren 23a

Festak ari dira ospatzen Belauntzan, eta goitibera jaitsierarekin ekin diote San Joan bezperari.

Goitiberalariek hartu dute gaur Belauntza. Guztira, 15 parte hartzaile inguru izan dira Belauntzako Goitibera Jaitsiera lasterketaren bigarren edizioan. Eguraldi txarra izan dute, hala ere, euria baliagarria suertatu zaie herriaren goialdetik behera ziztu bizian jaisteko, lurra irristakorra baitzegoen.

Arratsaldean ere festak izango du bere jarraipena, eta 18:00etan hasita herriko gazteen arteko herri kirol saioa izango da ikusgai. Ondoren, patata tortilla txapelketa egingo dute, 20:30etan, eta iluntzean, berriz, zahagi ardoa eta San Joan sua izango dituzte, Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.

Asteartea arte izango dute zertaz gozatu Belauntzan. Datozen egunetako egitarau guztia hemen ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!