‘Kutsidazu bidea Ixabel’ antzezlana egingo dute ostiralean, Belauntzan

Ataria 2024ko maiatzaren 8a

Berrobiko Txalo Talo Antzerki Taldearen lana izango da ikusgai ostiralean, 18:30etan, Belauntzako elizako teilatupean; Ester Poveda aktoreak gidatuko du.

Berrobiko Txalo Talo Antzerki Taldeak urtero antzezlan bat estreinatzeko ohitura izaten du, eta aurten, Kutsidazu bidea Ixabel antzezlana aukeratu dute horretarako. Antzezlan honetan, donostiar gazte baten istorioa kontatuko dute. Gazteak uda baserri batean pasatzea erabakitzen du bere euskara maila hobetzeko asmoarekin, baina bertan, baserriaren egunerokotasunari eta hizkuntza arazoei egin beharko die aurre.

Kontakizunari, ordea, egokitzapenak egin dizkie. Ester Poveda aktoreak gidatuko du eta Berrobiko herritarrak izango dira aktore; Aloña Izagirre, Ana Goñi, Aran Rodas, Joana Hernandez, Mikel Agirretxe eta Oihane Vergara. Ostiralean, 18:30etan, Belauntzako elizako teilatupean ikusteko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!