Belauntzako plaza eraberritzeko lanak, abian

Leyre Carrasco 2024ko maiatzaren 7a

Hiru gune berri zabalduko dituzte plazan: parke bat, estalpe txiki bat eta oinezkoen bide bat izango duen eremu berdea.

Hirigintza arloan pausoak ematen jarraitzen du Belauntzako Udalak. Batetik, ostatu azpian dagoen belazean sei etxebizitza eraikiko dituzte, baita oinezkoentzako bidea ere. Orain, plaza eraberritzeari ekingo diote eta hiru eremutan banatuko dute. «Batetik, parkea egongo da, bestetik, estalpe moduko kiosko txiki bat eta, azkenik, eremu berde bat», azaldu du Iñaki Telleria alkateak.

Obrarekin hasiak dira, eta pixkana egingo dituzte lanak. «Une honetan, lehen fasearekin lanean gabiltza eta dagoeneko plazako lanak egiten hasi dira. Hurrengo pausoa parkea eraiki eta estalpea jartzea izango da eta, ondoren, bigarren faseari ekingo diogu, hau da, etxeak amaitzeari». Plazari amaiera ematea izango dute azken fasea eta, bertan, eremu berdea eta oinezko bidea eraikiko dituzte. Obra guztia Tolosako Construcciones Hugar S.L. enpresa ari da egiten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!