Sutea piztu da bart Belauntzako Okobio industrialdean

Ataria 2023ko azaroaren 13a

Belauntzako Okobio industrialdean dagoen galdaragintza enpresa bateko aroztegiko biltegian piztu da sua, eta ondoko bi eraikinetara zabaldu da ondoren. Horietako batean garo fardoak zeuden.

Suhiltzaileek kontrolpean dute jada bart piztutako sua. Oraindik ere erre usaina dago eta baita ke zuria ere, baina sutea kontrolpean dutela esan dute. Bart piztu da sua, galdaragintza enpresa bateko biltegian, eta ondoren, zabaldu egin da. Ondorioz, ondoko eraikinean zeuden garo fardoek ere su hartu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!