Beste bi kultur ekitaldi izango dituzte hil honetan Belauntzan

Ataria 2023ko azaroaren 6a

Anari bakarlariak kontzertua eskainiko du ostiralean, eta hilaren 19an, berriz, Bea Larrañaga antzezlearen antzerki emanaldia ikusi ahal izango da.

Belauntzako Udalak kultur jarduera ezberdinak antolatu ditu azaroko agendaren barruan. Horien artean, 6 eta 14 urteko gazteei zuzendutako Olentzero eta Mari Domingin sortuz izeneko eskulan tailerra dute, Gabonetan Olentzero eta Mari Domingin herriko plazan leku izan dezaten. Aurreko ostiralean eman zioten hasiera, eta hurrengo saioa ostiralean izango dute, 17:30etik 19:00etara, kultur etxean.

Azaroak 10ean, berriz, Anari bakarlariak kontzertua eskainiko du 19:30ean, ostatuan. Eta, azaroaren 19an, Bea Larrañaga antzezlearen Bonba bat naiz antzerki emanaldia ikusi ahal izango da 18:00etan, kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!