Gaurkoan ere bada zer ikusi Belauntzan

Leyre Carrasco 2023ko urriaren 29a

Herriko abereek eta nekazariek hartu dute, beste behin, Belauntza; sega pikatze erakustaldia eta argazki lehiaketako sariak ere banatu dituzte, eta eguerdian, bazkaria egingo dute ostatuan.

Belauntzan ez dute festarako etenik, eta azoka eguna izan dute gaurkoan. Belauntzako Udalak antolatuta, 25 artisau postu izan dira pilotalekuan, eta urteroko moduan, ganadu erakusketa ere izan da. Bertaratu diren herritarrak baserriko produktuak nahiz artisau lan desberdinak izan dituzte aukeran erosteko. Gainera, zuzeneko musika ere izan da, eta mokadutxo bat hartzeko talo postua ere. Azokarekin batera, sega pikatze erakustaldia egin dute eta argazki lehiaketako sariak ere banatu dituzte.

Azoka amaituta, 14:00etatik aurrera, herri bazkaria egingo dute ostatuan, eta horren ostean, erromeria izango dute Joxe Mendizabalen eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!