Belauntzan saltsa badago

Leyre Carrasco 2023ko urriaren 22a

Belauntzako Udalak eta Donostiako Swing dantza eskolak dantza festa antolatu dute gaurko eta 22:00ak arte izango da dantzatzeko aukera. Hamar dantza tailer eskainiko dituzte, herriko hainbat gunetan banatuta. 

Dantzan igaroko dute eguna Belauntzan. Izan ere, Belauntzako Udalak dantza festa antolatu du, Donostiako Swing dantza eskolarekin batera. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta 22:00ak arte izango da dantzatzeko aukera.

11:00etan eman diote hasiera festari eta herritar ugari gerturatu da bertara. Iñaki Telleria alkateak zehaztu bezala, "eskualdeko herritarrak ez ezik, Bizkaiatik etorritako jendea ere espero da arratsalderako". Parte hartzaileek hamar dantza tailer dituzte aukeran eta herriko hainbat gunetan zabaldu dituzte, pilotalekuan, plazan eta udaletxe ondoko parkean dagoen plazan, hain zuzen. Dantzen artean, salsa, bachata, bogaloo-cha eta zumba bezalako dantza modalitateak ari dira ikasten, Swing dantza eskolako irakasleek gidatuta. Dantzariek indarrak berreskuratu dezaten, food truck gunea ezarri dute plazan bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!