Ibai Irisarri bigarren izan da Uzarraga Igoeran

Ataria 2023ko irailaren 25a

Limousin-Oriako taldeko txirrindulari belauntzarra garaipena lortzeko lehian izan da.

Esprintean bukatu da junior mailako Uzarraga XLIX. Igoera, eta oso gertu izan du Ibai Irisarri belauntzarrak garaipena. Unax Errasti garailearekin batera esprintean lehiatu da, baina ezin izan du gainditu eta bigarren geratu da Limousin-Oriako taldeko txirrindularia. Taldekako sailkapenean lehen postuan geratu da Limousin-Oriako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!