Egutegia osatzeko argazki lehiaketa

Ataria 2023ko irailaren 15a

Datorren urteko egutegirako argazki lehiaketa jarri du abian Belauntzako Udalak; 'Nire Belauntza' izango da argazkietarako gaia, eta urriaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Belauntzako Udalak 2024ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du. Argazkietarako gaia Nire Belauntza izango da, eta argazkiak urriaren 20a baino lehen bidali beharko dira belauntza@udala.eus helbidera.

Bi kategoriatan banatuta egingo dute lehiaketa; 14 urte artekoentzat eta 14 urtetik gorakoentzat. Argazkiak Belauntzako mugetan aterakoak izan behar dute, irailak 10 eta 20 bitartean. Parte hartzaile bakoitzak hiru argazki horizontal bidali ahalko ditu gehienez, eta bertikalak ez dira onartuko. Argazkiak bidaltzerakoan, bere izenburuarekin jarri beharko dira, eta horrekin batera, egilearen izen-abizenak eta adina jarri beharko dira.

Kategoria bakoitzean bi sari banatuko dituzte, eta sari banaketa Belauntzako Azokaren egunean, urriaren 29an egingo dute. Era berean, bildutako argazki guztiekin erakusketa jarriko dute azokan bertan. Argazki sarituak hurrengo urteko egutegia osatzeko erabiliko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!