Bost aukera ezberdin ikasturte berrirako, Belauntzan

Ataria 2023ko irailaren 6a

Ikasturtea hasteko prest du eskaintza Belauntzako Udalak. 60 urtetik gorakoentzat mantentze gimnasia, yoga, 5-14 urtekoentzat ingelesa, gitarra eta ukelelea, eta 6-14 urtekoentzat sormen tailerra eskainiko dituzte.

Izena emateko udaletxera gerturatu behar da, hilaren 15a baino lehen. Ikastaroa egin dadin, gutxienez bost lagunek eman beharko dute izena eta urte guztiko konpromisoa eskatuko zaie. Ikastaro osoa ordaindu eta asistentzia dutenek, ikastaroaren kostuaren %20ko hobaria jasoko dute urte amaieran.

  • Mantenimendu gimnasia 60 urtetik gorakoentzat
    • Astelehen eta asteazkenetan: 10:0-11:00
    • Irakaslea: Nagore Errazkin
    • Prezioa: 25 euro hilabetean
  • Yoga
    • Ostegunetan: 19:00-20:30
    • Irakaslea: Nagore Errazkin
    • Prezioa: 25 euro hilabetean
  • Ingelesa (5-14 urte bitartean)
    • Astelehen eta asteazkenetan: 17:30-18:30
    • Irakaslea: Target akademia
    • Prezioa: 63 euro hilabetean
  • Gitarra eta ukelelea
    • Ostegunetan: 16:00-19:00 (banakako ikastaroak 30 minutukoak edo ordubetekoak binaka)
    • Irakaslea: Isidro Larrañaga musika eskola
    • Prezioa: 140 euro hilabetean
  • Sormen tailerra (6-14 urte bitartean)
    • Ostiraletan: 17:30-19:00 (urritik abendura)
    • Irakaslea: Zorione Mendez
    • Prezioa: 25 euro hilabetean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!