Belauntzako horma irudia amaitzear

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 8a

Aitor Otaño eta Nextor Otaño aita-semeak.

Aitor Otaño eta Nextor Otaño aita-semeek, Belauntzako frontoiko horma irudia aste honetan amaitzea espero dute.

Sei egun daramatzate Nexgraff margolariek Belauntzako horma irudia margotzen, eta beste bi-hiru egunetan lanak amaituko dituztela adierazi dute. Belauntzako udalak egindako eskaera baten bitartez hasi ziren margotzen frontoiko horman irudia, «Belauntzarekin zer ikusia zeukan zerbaitetan pentsatzen hasi ginen, eta belea eta ahuntza elkartuta irudi itzela gera zezakeela pentsatu genuen. Horretaz gain, Tolosako bistak gehitzea ere erabaki genuen irudian, Belauntza Tolosaldeko balkoia dela esan baita» aipatu dute Nexgraff margolariek.

Eskualdean margotuko dituzten hurrengo horma irudiak Baliarraingo frontoian eta Zizurkilgo Marie Brizard fabrika barnean izango dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!