Iñaki Telleriak jarraituko du Belauntzako agintean

Ataria 2023ko maiatzaren 28a

Gaur zazpi zinegotzi aukeratu dituzte Belauntzan. Boto guztiak kontatu ondoren, hau izan da emaitza.

 

 

 

 

 

Iñaki Telleria Bengoetxeak bigarren agintaldia hasiko du. 117 boto eskuratu ditu Denok Bat taldeak. Baliogabeak 2 boto izan dira, 11 zuri eta %38,57eko abstentzioa izan da. Hemen gaurko informazio guztia.

Belauntzako udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Iñaki Telleria Bengoetxea (Denok Bat)
  2. Silvia Moneo Cid (Denok Bat)
  3. Jose Mari Iturbe Mendiola (Denok Bat)
  4. Amaia Gaztañaga Aldalur (Denok Bat)
  5. Ramon Moneo Ormazabal (Denok Bat)
  6. Iñigo Etxabe Mendizabal (Denok Bat)
  7. Jose Luis Celaya Argote (Denok Bat)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!