Sormen tailerra antolatu dute Belauntzan, martxoaren 31 bitarte

Ataria 2023ko urtarrilaren 11

Sei eta hamabi urte bitartekoentzat izango da tailerra eta urtarrilaren 20rako izena eman beharko da. Zorione Mendez izango da irakaslea.

Belauntzako Udala azken hilabeteetan haur eta gazteentzako ekitaldiak antolatzen ari da, eta urte honetan ere horri eutsi nahi diola esan dute. Hori dela eta, sormen tailerra antolatu dute, sei eta hamabi urte arteko gaztetxoentzat.

Eskulanak egingo dituzte tailer horietan eta astean behin elkartuko dira: ostiraletan, 18:00etatik 19:30era. Urtarrilaren 27an izango da lehen saioa eta martxoaren 31 bitartean iraungo du. Zorione Mendez Martin izango da irakaslea eta kultur etxea izango da tailerra egiteko erabiliko duten gunea. Denera bederatzi saio izango dira, eta 15 euroko kostua izango du. 

Izena udaletxean eman beharko da, urtarrilaren 20a baino lehen. Ikastaroa aurrera ateratzeko gutxienez bost gaztek eman beharko dute izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!