Herriko abereek eta inguruko artisauek hartu dute Belauntzako plaza

Leyre Carrasco 2022ko urriaren 30a

Belauntzan izango da zer ikusi goiz osoan zehar. Izan ere, artisau postuz bete dute goizean plaza eta abereek herriko hainbat txoko hartu dituzte. Haurrentzako tailerrak eta jolasak ere antolatu dituzte.

Ganadu eta artisau azoka antolatu du Belauntzako Udalak. Goizeko 10:00etan ekin diote azokari eta 15:00ak arte izango da zer ikusi bertan. Inguruko artisau postuak ez ezik, herriko abereek hainbat txoko hartu dituzte. Haurrentzat ere bada eskaintza. Xaboia egiten ikasteko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute, eta ondoren, 13:30ak arte tramankulu jolas kooperatiboak izango dira ume eta gazteentzat frontoian. Goizeko festa amaitu ostean, 15:00etan, herri bazkaria egingo dute Belauntzako Ostatuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!