Zabalik dago Belauntzan egingo diren ikastaroetan apuntatzeko epea

Ataria 2022ko irailaren 16a

Gimnasia, zumba, yoga, hipopresiboak eta zoru pelbikoa, ingelesa eta trikitixa eta panderoko ikastaroak prestatu dituzte; apuntatzeko azken eguna irailaren 23a izango da.

Izena ematea udaletxean edo 943 67 43 66 telefonora deituta egin daiteke, irailaren 23a baino lehen. Ikastaroak aurrera ateratzeko gutxienez bost pertsonek eman beharko dute izena. Udalak urte amaieran %15eko diru laguntza itzuliko du, baldin eta ikastaroa egiten duena herrian erroldatuta badago eta ikastaroa osorik egiten bada %80ko parte hartzearekin.

Ikastaroak:
  • Mantenimentu gimnasia. 60 urtetik aurrera. Astelehenetan eta asteazkenetan, 10:00-11:00, kultur etxean. Irakaslea: Nagore Errazkin. Prezioa: 25 euro.
  • Zumba. Astelehen eta asteazkenetan, 19:30-20:30, kultur etxean. Irakaslea: Esmeralda Caballero. Prezioa: 25 euro.
  • Yoga, hipopresiboak eta zoru pelbikoa. Ostegunetan, 19:00-20:30, kultur etxean. Irakaslea: Nagore Errazkin.
  • Ingelesa. 3-14 urte bitartekoentzat. Astelehen eta asteazkenetan, liburutegian, Target Akademiaren eskutik. 17:30-18:30 eta 18:30-19:30 (bigarren taldea aterako balitz). Prezioa: 59 euro.
  • Trikitixa eta panderoa. Astearteetan, 17:30-18:15, kultur etxean. Irakaslea: Janire Navarro. Prezioa: 60 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!