Kulturaren bueltako bi hitzordu prestatu dituzte Belauntzan

Ataria 2022ko irailaren 12a

Asteburu honetan, iraileko kulturaldiari tartea egingo diote Belauntzan; ostiralean ipuin kontaketa musikatua izango dute eta igandean GenEroa dantza emanaldia.

Belauntzako Udalak iraileko kulturaldiari forma eman dio, eta ostiralerako eta iganderako bi hitzordu prestatu dituzte. Batetik, ostiral honetan, ipuin kontaketa musikatua eskainiko dute Amelie eta xirrikituen jostunek, 17:30ean, elizako teilatupean, haur, gazte eta helduentzat. Eta ondoren, txokolate beroa eskainiko zaie entzuleei ostatuan.

Igandean, hilaren 18an, Kimuak dantza taldearen GenEroa ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, 18:00etan, elizako plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!