Belauntzako festetako azken eguna iritsi da. Lopene ganaduaren eskutik zezen txikien aurretik lasterka egin eta ponyetan ibiltzeko aukera izan dute herriko gaztetxoek. Horren ostean, berriz, indarrak hartu dituzte plazan antolatu duten sahieskia jatea eta sagardo dastaketarekin. Iluntzean lehertuko da suziria festei amaiera emanez.