Belauntzako jaiak 2022

Saltoka hasi dituzte festak Belauntzan

Ataria 2022ko ekainaren 23a

Gaurtik igandera bitarte sanjoanez gozatzeko aukera izango dute belauntzarrek; arratsaldean puzgarriak eta jolasak izango dituzte, eta suaren gainetik salto egiteko aukera izango dute iluntzean.

Suziria lehertzerako festa lehertu da Belauntzan; puzgarriak eta jolasak izan dituzte goizean zehar txikienek eta arratsaldean ere jarraituko dute jolasek, 18:00ak bitartean. Gaur hasi dira Belauntzako San Joan jaiak. Eguerdian lehertu da txupinazoa eta igandera bitarte izango dute gozatzeko aukera.

Egitaraua

  • Ekainak 23, osteguna
    • 11:00-13:00. Puzgarriak frontoian, 2 eta 12 urte arteko haurrentzat, eta haurrentzako jolasak eta tailerrak plazan.
    • 12:00. Txupinazoa.
    • 16:00-18:00. Puzgarriak frontoian.
    • 21:00. San Juan sua.
  • Ekainak 24, ostirala
    • 10:00. Arku tiroa.
    • 11:00. Meza San Juan elizan.
    • 12:00. Toka txapelketak eta ondoren, hamaiketakoa irabazleentzat.
    • 17:30. Paxo ipuin kontalaria haurrentzat.
    • 22:30. Mus txapelketa herrikoia, Martintxo elkartean. 
  • Ekainak 25, larunbata
    • 16:30. Bolo eta toka txapelketa ofiziala.
    • 21:00. Herri afaria frontoian. Txartelak ostatuan erosi behar dira; helduek 20 euro ordaindu behar dituzte eta 14 urte artekoek 5 euro.
    • Ondoren, disko festa DJ Watsufly eta DJ Black Hobbit-ekin.
  • Ekainak 26, igandea
    • 17:00. Lopene ganaduak; poneyak eta zezen txikiak herriko plazan.
    • 19:00. Saiheski jatea eta sagardo dastatzea, plazan.
    • Ondoren, suziriak festei amaiera emateko.

Erlazionatuak

Gaztetxoen gozagarri

Ataria 2022 eka 23 Belauntza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!