Belauntzako jaiak 2022

Neurri-neurriko festak

Ataria 2022ko ekainaren 21a

Puzgarriak jarriko dituzte ostegunean frontoian.

Egitarau zabala osatu dute Belauntzan. Herritar guztiek izango dute gustuko ekitaldiren bat datozen egunetan San Joan jaiak ospatzeko.

Egitaraua

Ekainak 23, osteguna
San Juan bezpera 

  • 11:00-13:00. Puzgarriak frontoian, 2 eta 12 urte arteko haurrentzat, eta haurrentzako jolasak eta tailerrak plazan.
  • 12:00. Txupinazoa.
  • 16:00-18:00. Puzgarriak frontoian.
  • 21:00. San Juan sua.

Ekainak 24, ostirala
San Juan eguna

  • 10:00. Arku tiroa.
  • 11:00. Meza San Juan elizan.
  • 12:00. Toka txapelketak eta ondoren, hamaiketakoa irabazleentzat.
  • 17:30. Paxo ipuin kontalaria haurrentzat.
  • 22:30. Mus txapelketa herrikoia, Martintxo elkartean. 

Ekainak 25, larunbata

  • 16:30. Bolo eta toka txapelketa ofiziala.
  • 21:00. Herri afaria frontoian. Txartelak ostatuan erosi behar dira; helduek 20 euro ordaindu behar dituzte eta 14 urte artekoek 5 euro.
  • Ondoren, disko festa DJ Watsufly eta DJ Black Hobbit-ekin.

Ekainak 26, igandea

  • 17:00. Lopene ganaduak; poneyak eta zezen txikiak herriko plazan.
  • 19:00. Saiheski jatea eta sagardo dastatzea, plazan.
  • Ondoren, suziriak festei amaiera emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!