Babestutako edukia

Lan eskaintza: bulego teknikorako ingeniaria

Ataria 2022ko maiatzaren 25a

Belauntzako Cadinox enpresak lan eskaintza berria jarri du martxan 'Proiektatu zure etorkizuna izarretara' lelopean. Ondoren, lan eskaintzaren informazio guztia.

 

Bulego Teknikorako Ingeniaria lan eskaintzako informazio guztia:

Eskatzen duguna:

  • Ingeniari teknikoa/goi mailakoa eta/edo fabrikazio mekanikoko diseinuko goi mailako
    gradua.
  • Ekipo-ondasunetarako galdaragintzako produktuak diseinatzea eta garatzea.
  • 3D diseinua (solid edge, solid wroks).
  • Lantek erabiltzea.
  • Kalkuluari eta simulazioari buruzko ezagutzak baloratuko dira.
  • Proiektuen kudeaketa.
  • Bulegotika eta kalkulu- eta diseinu-tresnak.
  • Ingelesa, gutxienez B2 maila eta euskara.
  • Pertsona proaktiboa bilatzen da, hobetzeko eta ikasteko gogoz dagoena, ondo egindako
    lanarekin konprometitua eta taldean lan egiteko gaitasuna duena.

Eskaintzen duguna:

  • Etengabe hazten ari den Europako galdaragintza liderreko kide izatea.
  • Zientzia, espazio eta energia sektoreetan mundu mailako proiektu paregabeak garatzea.
  • Ordainsari eta baldintza erakargarriak.
  • Lan-giro ona
  • Garapen profesionala.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!