Maiatzaren 24an egingo den tiraldira animatuz

Ataria 2020ko urtarrilaren 27a

Udalak herritarrak animatu nahi ditu maiatzaren 24an egingo den tiraldira, federatuta egotea beharrezkoa izango da.

Horretarako, gogoratu du, zabalik dela bola-jokorako federazioan izena emateko aukera. Belauntzan egin daiteke, datuak udala@belauntza.eus helbidera bidalita edota udalera deituta. Izen-abizenak, NANa eta jaioteguna zehaztu behar dira. 12 urtetik gorakoek eman dezakete izena, 10 euroren truke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!