Akordioa Caldereria Orian

Ataria 2020ko urriaren 30a

Enpresa ixteko erabakia bere horretan mantenduko dute bazkideek, baina negoziaketen ondoren, irteera baldintzak "nabarmen hobetuko" dituen akordioa lortu dute.

Langileak "harro" daude lortutako akordioarekin, "irtenbide duina" lortu dutelako, "langileen borroka eta LABen ekintza sindikalari esker".

Duela 15 egun inguru jakinarazi zitzaien Caldereria Oriako langileei enpresa ixteko bazkideek hartu zuten erabakia. Langileek enpresak aldebakarrez hartutako erabakia izan dela salatu dute eta enpresa bideragarria izan zitekeela jarri dute mahai gainean. "Enpresako bazkideek ez dute inongo asmorik izan beraien erabakia atzera botatzeko, ondorioz, langileen etorkizun duinago baten alde borrokan aritu gara, negoziaketetan buru belarri sartuta".

LAB sindikatuak adierazi du egoerari irtenbidea ematea lortu dutela, langileen babesarekin euren irteera baldintzak "nabarmen hobetuko" dituen akordioa erdietsita. "Ezin dugu esan erabat pozik gaudenik, izan ere langile eta sindikatuaren lehentasuna Caldereria Oria zabalik eta orain arte bezala martxan mantentzea baitzen, aukerak ikusten zirelako eta borondatea zelako falta zena". 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!