Bola-jokoan federatzeko aukera zabaldu dute

Ataria 2020ko urtarrilaren 22a

Zabalik da bola-jokorako federazioan izena emateko aukera. Belauntzan egin daiteke, datuak udala@belauntza.eus helbidera bidalita edota udalera deituta. Izen-abizenak, NANa eta jaioteguna zehaztu behar dira. 12 urtetik gorakoek eman dezakete izena, 10 euroren truke. Udalak herritarrak animatu nahi ditu maiatzaren 24an egingo den tiraldira, federatuta egotea beharrezkoa izango baita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!