Argazki galeria

Umorez esnatu dira hitzolariak Belauntzan

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko abenduaren 8a

Euskararen Nazioarteko Eguna asteartean izan bazen ere, Belauntzan gaur egin dute ospakizuna, herriko tabernan. Hitzolariak ekimenaren baitan, herritarrek sortutako hitzak nahiz lehen herrian entzuten zirenak eta galdu zirenak biltzeko aukera izan da. Ondoren, antzerki saioaz gozatu dute haur nahiz helduek.

Taberna kanpoaldea hariz bete dute, eta bertan zintzilikatu dituzte hitzak. Taberna barruan, ordea, giro hobea zegoen, eta bertan bi ikuskizunez gozatzeko aukera izan da. Batetik, Bea Larrañagak, Hemendik Parisera antzezlanarekin, zenbait barre algara eragin ditu ikusleen artean. Haurrek ere obrako protagonista izateko aukera izan dute. Ondoren, berriz, Asier Kidam magoaren txanda izan da, haurrak nahiz helduak txundituta utzi dituelarik. Tartean, gainera, hamaiketakoa egin dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!