Argazki galeria

Goizez lan, arratsaldez festa

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko urriaren 27a

Azken urteetan egin bezala, urriko azken igandean, Azoka Eguna ospatzen ari dira belauntzarrak. Goizean zehar azokako postuak izan dira frontoian; abereek, berriz, herriko plaza hartu dute. Arratsalderako, ekintza ugari antolatu dituzte; beraz, goizean hurbiltzerik izan ez duenak, badu aukera oraindik.

10:30ean eman zaio hasiera azokari; mota guztietako produktuak eskaini dituzte frontoian jarritako postuetan: arropa, barazkiak, ogia, gozogintzako jakiak, koadroak, eztia... Horiez gain, pintxoak dastatzeko aukera izan da, bertan jarritako barra batean. Bestalde, goizean zehar, Belauntzako baserrietako abereen erakusketa jarri dute plazan.

Postuak eguerdian kendu dituzte, baina festak jarraitu egingo du. 17:30ean, Minimaliaren eskutik, mahaiko jokoak izango dira adin tarte guztientzat. Ondoren, 18:30ean, The Funes Troup konpainiak zirku ikuskizuna eskainiko du. Eguna borobiltzeko, mahaiaren bueltan eseriko dira herritarrak, saiheski jana egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!