San Joan eguna borobiltzeko 16:30ean Gorriti egongo da bere animaliekin, eta 19:00etan Sarini Zirkoak Txoriak Txori akrobazia ikuskizuna eskainiko du. Sanjoanetako azken ekitaldia, dena den, bihar izango da; 20:00etatik aurrera saiheski jatea egingo dute, eta ondoren, suziriak izango dituzte festei amaiera emateko.